Urumeako derbia gaur, Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 25a

Urumeako derbia jokatuko dute Hernanik eta Mundarrok, gaur 18:00etan, Astigarragako kiroldegian. Denboraldiko aurreneko porrota jaso zuen Hernaniko senior taldeak aurreko igandean Altzan, Cafes Aitonaren kontra (64-56). Partidu hori ahaztu, eta berriro irabazi nahi dute, Ligako azken sailkatuarekin kontra, laugarren garaipena lortzeko.
Jubenilek, berriz, galdu gabe jarraitzea dute erronkoa. Bi taldeek, jokatutako bi partiduak irabazi dituzte orain arte, eta sailkapeneko gorenean daude. Txikiek ez dute partidu erraza izango, Easoren kontra ariko baitira kiroldegian, gaur 18:30etan. Bigarren urteko infantilek, berriz, Saski Axular hartuko dute kiroldegian, bihar 12:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!