Oso partidu zaila Hernanik, Valladoliden

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 25a

Momentu zailenean, aurkari gogorrena izango du Hernanik. El Salvadorren Pepe Rojo zelaian ariko dira hirukoloreak gaur, 17:30etan. Ohorezko Mailako bigarren sailkatua da El Salvador, eta jokatutako bost partiduak irabazi ditu. Moralez gainezka iritsiko dira, beraz, are gehiago Faduran Getxori irabazi ondoren, bonus eta guzti. Valladolidekoek iazko taldea dute oinarrian, eta fitxaketa garrantzitsuak egin dituzte: Dani Marron horpokatzailea eta Sam Katz joko zabaltzailea, esaterako. Oso partidu zaila izango du Hernanik, baina puntuak pilatzeko asmoarekin joango dira. Emakumezkoen Euskal Ligan, bestalde, bigarren partidua jokatuko du Hernanik. Estreinakoa izango dute Landaren, eta partidu garrantzi­tsua, taldea non egon daitekeen ikusteko: La Unica talde nafarraren kontra ariko dira, aurreko urteetan hirukoloreen antzeko maila eraku­tsi duena. Bigarren posturako arerio bezala ikusten dute hernaniarrek, Getxorekin lehiatzea ia ezinezkoa dela onartuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!