Partidu erabakigarria jokatuko dute Ojuelek eta Lizeagak, bihar, kiroldegiko frontoian, goizeko 11:00etatik aurrera. Soraluzeko Atxotegi eta Aldaperen kontra ariko dira, eta irabazten duen bikoteak jokatuko du semifinala, Gipuzkoako txapelketan. Beste 11 partidu jokatuko dituzte pelotari hernaniarrek, gaur eta bihar. Horietako bost, gaur jokatuko dira kiroldegiko frontoian, 15:30etan; eta beste hiru, bihar 11:00etan.