Proba garrantzitsua dute gaur, Aritz eta Xabi Urdanpilleta anaiek. Galdakaon ariko dira, BTT jaitsieren Euskadiko Openaren azken proban. Lider dago Aritz, 23 urtez azpikoetan, eta txapeldun izateko aukera aparta dauka gaur. Xabik, berriz, bigarren postua lortzea izango du helburu, junior mailan.