Elkarri On kanpaina aurkeztu zuen, asteartean, Atzegik; adimen urritasuna duten pertsonen aldeko Gipuzkoako elkarteak. «Asmoa da elkarri on eragitea, elkarrekin hobeto gaudela adieraztea, eta gizartea piztea». Horregatik, kanpaina interaktiboa jarri dute martxan. Eskatu dute Atzegiko kideren batekin selfie bat atera eta elkartera bidaltzeko, pertsona horrekin duten esperientziaren inguruko zerbait kontatuz, labur-labur.
Argazkiak bidaltzeko: whatsapp bidez 609 703 706 telefonora; facebbok, instagram edota twitter (#elkarrion) sare sozialen bitartez, edota www.atzegi.org/elkarrion.