Ariane Arrieta hernaniarrak Amaia Araiztegi mallabiarrarekin jokatuko du gaur Gipuzkoako Txapelketako finala, aurreneko mailan. Su Berri izango dute aurrez aurre: hain zuzen, Mexikon jokatutako munduko txapelketan bigarren egin duen Maider Mendizabalen, eta Ainhoa Garmendiaren aurka. Atano IIIean izango da, 20:00etan. Aurretik, 2garren mailako finala jokatuko da. Bestalde, 19:30etan, mutilen arteko bi partidu jokatuko dira Donostian, Alde Zaharren kontra, eta 20:30etan, kadete-jubenil mailakoak, Hernanin.