Azaroaren 8an mosaiko erraldoi bat ospatzeko deia egin du Gure Esku Dagok, Donostian. Hernanitik 500 pertsona joatea espero dute. Parte hartzeko tiketak lortu daitezke Lurreko eta Oa dendetan. Egunean bertan, 5 euroren truke, aterkia eta xira emango dituzte opari.