Udazken Kulturalaren barruan, ekitaldi gehiago antolatu dituzte asteburuan Ereñotzun. Gaur 22:00etan pelikula jarriko dute. Bihar, berriz, 11:30etan, zirkoaren itxurako ikuskizun ederra emango du, frontoian, Florenzio Galdinok: Zirko loretsua. Gainera, ondoren, eskalada saioa egingo dute, eta haur eta helduek hartu ahal izango dute parte.