Lehenengo saioa, gazteen beharrak lantzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 24a

Hernaniko Udalak, Aztike­rrekin batean, datorren urteko Gazte Politikarako lan ildoak zehazteko parte hartze prozesua jarri du martxan. Asmoa da gazteekin eztabaidatzea, dituzten beharren inguruan.
Gaur, prozesu horretako lau saioetako lehenengoa egin­go da, arratsaldeko 18:00e­tan, Plazan. Espazioaren erabileraren inguruan ariko dira. Non ibiltzen dira gazteak? Lokaletan? Tabernetan? Kalean? Gaztetxean? Zergatik erabiltzen dituzte espazio ba­tzuk eta ez besteak? Zer es­kaintzen dute leku horiek? Eta zer falta zaie?

Beste hiru saio, beste hiru gai lantzeko
Duela bi aste aurkeztu zuten prozesua gazteen aurrean, eta gaurkoa izango da egingo diren lau saioetan lehenengoa, baina beste 3 egingo dira.
Hurrengoa, azaroaren 7an egingo da, Hernaniko gazteen arteko harremanen inguruan hitz egiteko. Hirugarrena, azaroaren 21ean izango da, Gazte Politika baten giltzarri edo klabeak zein izan daitezkeen eztabaidatzeko. Azken saioa, berriz, abenduaren 5ean egingo da, kasu horretan, elkarlanerako espazioen inguruan hausnartzeko.
Bilerak irekiak dira eta herriko gazte guztiei parte hartzeko deia egin zaie, azken batean, gazteei zuzendutako partaidetza prozesua delako, beren beharrei erantzuteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!