Moda pasarela antolatu dute gaurko, Berriak, Hernaniko merkatari eta komertzioen elkarteko kide diren 17 dendek, hasi berri dugun udazken-negu denboraldi honetako moda berria ezagutarazteko.
Iluntzeko 20:00etan hasiko da pasarela, Atsegindegin, eta Shala dantza taldearen ikuskizuna ere izango da. Horrez gain, hainbat sari banatuko dira bertaratzen direnen artean. Sarrera doan da.
300 euro eta deskontuak
Modelo hernaniarrak izango dira herriko dendetako erropak, osagarriak eta makillaje eta apaingarriak erakutsiko dituztenak, pasarela gainean aurrera eta atzera.
Hauek ikustera gerturatzen diren guztiek denda horietan gastatzeko %5eko deskontua jasoko dute opari, eta deskontu horretan bertan, 300 euroko balearen zozketan sartzeko zenbakia izango dute. Azaroan zehar gastatu ahal izango dute diru hori, Estetika Arrosak, Nekane Edergintza, Biokbi Optika, Federopticos Hernani, Hoki Lentzeria, Valen moda denda, Distira, Bolsos y complementos Kaixo, Complementos Marna, Ilargi, Kera, Kuluska, Urrats Oinetakoak, Ibai-Mendi, Feli Dekorazioa, Oihala, eta Ikusi-Makusin.