Barrenetxea IV, Binakako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 23a

Galarretako gaurko jaialdian Binakako Txapelketako lehenengo partidua jokatuko da: Urriza-Agirrezabala/Zeberio II-Barrenetxea IV. Beste hiru partidu ere izango dira, txapelketatik kanpo. 16:00etan hasita, Otaegi-Zubiri/Matxin VI-Larrañaga; eta txapelketako partiduaren ondoren, Ezkurra-Ion/Juaristi-Etxeberria III; eta Matxin III-Aizpuru III/Etxabe II-Olazar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!