Beraiek sortutako kartelak jarri zituzten atzo Hernaniko 4 ikastetxeetako ikasleek Atarrabiyo eta Ave Maria parkeetan, berdeguneak zaintzeko aholkuekin. Udalak babestuta eta Artelatz Ingurumen Zerbitzuak gidatuta, HI! Hernani eta Ingurumena” programa lantzen ari dira ikasleak. Bosgarren mailakoek landaretzari buruz aritu dira, eta hau izan da emaitza.