Hernaniko Udalak, Aztikerrekin batean, martxan jarri du gazteen arteko parte hartze prozesua. Asmoa da gazteekin elkartu eta beren beharrak identifikatzea, Udaleko Gazte Politikaren lan ildoa zehazteko. Duela bi aste aurkeztu zuten prozesua, eta biharkoa izango da lehenengo saioa.
Beste hiru saio ere egingo dira: azaroaren 7an eta 21ean, eta abenduaren 5ean.
Espazio publikoaren erabilera, aztergai
Bihar arratsaldeko 18:00etan jarri dute zita, Plazan. Lehenengo saio honetan espazio publikoaren eta pribatuaren erabileraren inguruan ariko dira.
Non ibiltzen dira Hernaniko gazteak? Plaza, lokal, taberna, gaztetxe ala kaleetan? Non elkartzen dira koadrilak? Zergatik? Zergatik erabiltzen dira espazio batzuk, eta ez besteak?
Horrelako galderei erantzuna bilatzen saiatuko dira, espazioaren erabileraren inguruko ohiturekin mapa bat osatu ahal izateko.
Beste hiru saio
Beste gai batzuk lantzeko hiru saio gehiago egingo dira, azaroaren 7 eta 21ean, eta abenduaren 5ean.