Pieza haundiena, Carlos Ramirezek

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 21a

Aurreko igandean, elkarteen arteko arrantza txapelketa jokatu zen Zumaian, Anade elkarteak antolatuta. Itsasoko kostako modalitateko txapelketa izan zen. Bertan izan zen Txantxan-gorri elkartea ere, eta pieza haundienaren saria jaso zuen Carlos Ramirezek: 882 gramoko burriota harrapatu zuen. Txapelketan, 10garren izan zen Ramirez, eta 48garren Santi Egibar. Lehenengo hiru sailkatuak, berriz, Jose Ferrara (Antxeta), Jose Maria Larrañaga (Antxeta) eta Iker Arrillaga (Zurriola) izan ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!