Festetarako prestatzeko azken egunak

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 22a

Gaurkoa da azken eguna larunbatean Txantxillan egingo den herri bazkarirako txartelak erosteko. Txantxillako kafetegian daude salgai: helduek 11 euro, eta umeek 5 euro (zeliakoen­tzako egokia izango da menua). Bestalde, gaurkoa da azken eguna, baita ere, Santa Barbararako igoera krossean izena emateko, www.kirolprobak.com webgunean. Bestela, Ibaimendin edo egunean bertan ere eman ahal izango da izena. Azkenik, auzotarrei dei egin diete balkoiak apaintzeko. Horretarako, eskuz egindako banderatxoak salgai daude Lekuona okindegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!