Gaurkoa azken eguna, argazkiak entregatzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 22a

Igandeko Argazki Rallyan parte hartu zuten 57 argaz­ki­lariek gaur dute azken eguna, egindako argazkien artean 6 aukeratu eta lehiaketara aur­kez­teko. Bihartik aurrera, be­rriz, Biterin ikusi ahal izan­go dira, 19:00etatik aurrera, pasi­lloan.  Epaimahaiak aza­ro­­a­ren 7an banatuko ditu sariak.

Parte hartze haundia
Antolatzaileek azaldu dute inoiz baino argazkilari gehia­gok hartu duela parte. Guz­tira, 57k; 45 helduk eta 12 umek. Txoko guztietatik etorri dira: Barakaldo, Azpeiti, Zumaia, Zalla... Horien artean 7 sari banatuko dira; 4 helduen mailan, eta 3 umeenean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!