Hitzaldia emango du gaur, Udazken Kulturalaren barruan, Idoia Larrañagak: Elikaduraren eragina osasunean. 19:00etan izango da.
Bihar, berriz, Ainara Perez de Nanclares eta Koldo Zubizarretak Mundua bizikletaz Asian erakusketa jarriko dute, 19:30etan, bizi izan duten esperientzia kontatzeko.
Bestalde, ostiralean, pelikula bat jarriko dute 22:00etan, eta larunbatean umeentzako ikuskizuna izango da frontoian, 11:30etan, Florentino Galdinorekin.
Bertso afarirako eta Sarako irteerarako txartelak salgai
Ekintza gehiago ere izango dira. Asteazkenean, Ereñotzu inguruko historia, toponimia eta saroiak hitzaldia emango du Luis Mari Zalduak.
Bestalde, txartelak salgai daude Ur Mian eta Irrintzin, 25 euroan, azaroak 1eko bertso-afarirako. Maialen Lujanbio eta Unai Agirre izango dira.
Azken ekintza azaroak 8ko irteera izango da, Sarako kobazuloetara. Txartelak Auzo Udalean daude salgai.
100 kilo gaztain, igandean
Asteburuan giro ederra izan zen Ereñotzun. Larunbatean Zepadiko putzuaren urteurrena ospatu zuten, eta igandean azoka egin zen. 100 kilo gaztain erre zituzten. Patata-tortilla lehiaketa, berriz, Mila Zabaletak irabazi zuen.