Neskek bakarrik lortu dute garaipena

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 22a

Asteburu honetan, Euskal Ligako bigarren mailako neskek bakarrik lortu dute irabaztea, Mundarro-La Salleko talde guztien artetik. Etxeko lehenengo partidua zen eta 68-64 nagusitu zitzaizkien Electro Alavesako jokalariei. Hasieratik, lehia parekatua izan zen. Mutilek berriz, porrot gogorra jaso zuten Gasteizen. Electro Alavesaren aurka neurtu ziren eta 102-69 galdu zuten. Bertakoak nagusi izan ziren partidu osoan. Probintzial lehenengo mailan, Mundarro-La Sallek 65-35 galdu zuen Bostekoren aurka. 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!