Perkusioa ikasteko aukera

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 22a

Helduentzako perkusio taile­rra antolatu du Musika Esko­lak. Azarotik ekainera bitarte izango da eta astean, 45 minu­tuko taldeko saioak. Musika mota eta instrumentu desber­di­nak ikasteko aukera izango da. Gorputz perkusioa landuko dute eta psikomo­trizi­tatea eta koordinazioa ere bai. 

Musika ezagutza gabe
Tailer honetarako, ez da musi­ka­ren ezagutzarik behar eta instru­mentua erosteko lagun­tza ere emango da.
Tailerraren prezioa: Astiga­rra­gakoek 15 euro eta kanpo­ko­ek, 17 euro. Zortzi kuota izango dira. Ordutegiak aukeran daude, bai­na gutxienez 5/6 ikasleko taldeak osatu beharko dira. Astearte­tan: 14:15-15:00/21:00-21:45. Eta as­te­­az­kenetan: 15:00-15:45/20:15-21:00. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!