«Hiru espermatozoide utziko al zenizkiguke?»

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 22a

Txalo Produkzioak Hiru antzez­lana eskainiko du larunbatean, kultur etxean (20:00). Adela, Nekane eta Maitek ez dute elkarren berri izan joan deneko hiru hamar­kadetan. La­gun minak, separaezi­nak zi­ren, bizitzaren joan-eto­rrian, ba­koitzak bere bide eta espe­rientziei ekin zien arte. Orain, berrogeita hamarrak bete­­tzeko trantzean, gauza bat dute argi eta garbi: zein baino zein bakartiago bizi direla, hirurak ere, ama izateko ame­tsa bete gabe. Berandu ote? Eta gustoko gizona aurki­tuko balu­te? Eta gizon horrek hirurak haurdun utziko bali­tu? Beneta­ko familia bat osatu lezakete... Amesturiko gizon-katxarroare­kin egin dute topo eta galdera nagusia dator segidan: «Hiru espermatozoi­de utziko al zeniz­ki­guke…?». Barre egiteko auke­ra izango da komedia dibertigarri honekin.
Igandean, berriz, haurren­tza­ko antzerkia izango da: Mollie Malonen ipuin sinestezi­na. 17:30etan izango da. Bi antzer­kietako sarrerak salgai daude Udalaren webgunean: www.astigarraga.net. Antzerkia baino ordubete lehenago ere jarriko dira, leihatilan. Prezio­ak: 6 euro eta 2,5 euro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!