Hiru txirrindulari, Astigarragatik

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 15a

Donosti-Berri taldeko alebin eta infantilak hasi dira entrenamenduekin. Oraingoz, aurten hiru txirrindulari astigartar ariko dira taldean. Infantiletan, Jaime Romero eta Telmo Semperena ariko dira eta alebin mailan, Ilargi Goikoetxea hasi berria. Taldetik dei egiten diete 2001-2004 urteetan jaiotako neska-mutilei animatzeko kirol hau probatzera. Larunbat goizetan eskolako patiora azaldu besterik ez dute beraien bizikletekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!