Hernaniko 27 odol emaileri, omenaldia

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 21a

Odola emateak duen ga­rran­tzia askotan azpimarratu izan du Gipuzkoako Odol Emai­­­leen elkarteak, Kroni­kan. Hernanin hileko au­rre­neko asteartean ematen da, eta odol emaile gehienak, erre­pikatu egiten dute. Fidel­tasun hori saritu na­hian, u­rtero ome­naldia egiten zaie 25, 40, 50 eta 50 baino gehiagotan odo­la eman dute­nei. Hernaniren ka­suan, 27 la­gu­nek jasoko dute aurten, erre­konozimen­du hori.

La­sart­e-Oriako or­dezkari­tzari egokitu zaio festa an­to­latzea. Urnietako Oianumen elkartuko dira igandean, eta aurten gai­nera, doble ospa­kizun dute, 50garren urteu­rre­na baita. Harrera eta agurra 13:15etan izango da. Dominak 13:30etan banatuko dituzte, eta bazkaria 14:00etan hasiko da.

OMENDUKO DITUZTEN HERNANIARRAK
25 aldiz emateagatik:
Mari Carmen Alcorta, Mer­txe Ezponda, Nicolas Jose Gar­cia, Mª Jose Garcia, Julio Gil, Pe­dro J. Gorrotxategi, Be­nito Hon­rado, Thais Ma­rtin, Pepi Olariaga, Mª Isabel Iriondo, Vic­tor Puertas, Jose Ignacio Uria, Naiara Usan­dizaga eta Silvia Amigo.

40 aldiz emateagatik:
Mª Angeles Pascual, Mª An­tonia Saez, Mª Isabel Santa Cruz eta Lucila Casco.

50 aldiz emateagatik:
Jose Miguel Azurmendi, Fran­cis­co Garcia, Miguel Jimenez, Pedro Marin, Victor Manuel Ocio, Mikel Leiza eta Ignacio Belo­silloetxe­berria.

50 aldiz baino gehiago emateagatik:
Lutxi Goya (60 donazio)
eta Julen Lekuona (75 donazio).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!