Dena prest, Hernaniko moda erakustaldirako

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 21a

Udazken eta neguko denbo­raldian sartu gara, eta Herna­nin ez da aukerarik falta, moda-modako produktuak lor­tzeko. Horiek zein diren jakiteko aukera ederra izango da ostiral honetan, Atsegin-degin egingo den moda pasa­relan, iluntzeko 20:00etan ha­sita. Hainbat sari ere zozke­ta­tuko dira, eta dantza era­kustaldia izango da.

41 modelo, pasarela gainean
Moda pasarelan denboraldi honetan moda-modan egongo diren erropak, osagarriak, makillajea... zein diren ikusi ahal izango da. Erakustaldi hori egiteko, 41 modelo ariko dira lanean, gehienak, herna­niarrak. Batetik, umeen moda erakutsiko dute herriko 6 haurrek. Bestetik, 5 modelo profesional izango dira; 3 nes­ka eta 2 mutil. Bestalde, Herna­niko 6 mutil ere ariko dira, eta gainontzekoak, nes­ka eta emakume hernania­rrak izango dira, 50 urte bitartekoak.

300 euro zozketan, eta 5 euroko deskontuak denentzat   
Moda pasarelara gerturatzen direnen artean 5 euroko deskontuak banatuko dira, pasarelan parte hartzen duten Hernaniko 17 komer­tzioetan gastatzeko. Azaroan erabili ahal izango dira, 40 eurotik gorako erosketetan. Bestalde, 300 euroko bale bat zozketatuko da.
Pasarelari bukaera festa giroan emateko, Shala dan­tza taldearen emanaldia izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!