Denboraldiko aurreneko partidua jokatu dute asteburuan Hernaniko infantilek. Tolosa CF taldea izan zuten aurkari, eta 32-5 galdu zuten. Tolosarrek dominatu zuten partidua hasieratik. Bigarren urteko taldea da, eta esperientzia eta gola egiteko duten erraztasuna nabaritu egin zen. Hernaniarrek asteburuan dute burua, dagoeneko.