Pentsioen egoera azaltzeko hitzaldia antolatu dute bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 20a

zein da pentsioen gaur egungo egoera? Eta zein dira aurreikusi daitezkeen arazo larriak? Gaur egungo egoerari buruz, eta etorkizunera begira gertatu litekeenaren inguruan hitz egingo du bihar Eduardo Garcia Elosuak. Gipuzkoako Ekonomia eta Gizarte Kon­tsei­luko kidea da Eduardo Garcia.
Hitzaldia GEPE elkarteak antolatu du, Gipuzkoako Erre­tiratu eta Pentsionisten elkarteak. Irekia da, eta honen berri izan nahi duten herritar guztiak gonbidatu dituzte. Hitzaldia bihar, 10:00etan, Biteri kultur etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!