Bonus puntua gutxi, Hernanirentzat

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 19a

Kostatzen ari zaio Hernaniri denboraldiko aurreneko garai­pena lortzea. Partidu garran­tzi­tsua zuen atzo etxean, eta dena eman bazuen ere, ger­nikarrak izan ziren nagusi, 14-19. Bonus defentsiboa izan zen Hernanik atzo jasotako sari bakarra.

Aurreneko zatia, berdindua
Eguzkiak gogotik berotzen zuen atzo Landaren eta hori nabaritu zen partidu osoan zehar. Hasi eta berehala aurreratu ziren trikoloreak Genuak gauzatutako zigor kopearekin. 3-0 ziren aurretik markagailuan. Eta partidua, hara eta hona. Zelaiaren erdigunean izan zen jokoa, eta ez bata eta ez bestek ez zuten asmatu erasoko joko garbirik sortzen. Atsedenal­dian Genuak egindako 3 pun­tuak soilik ageri ziren marka­gailuan.

Gernikarren ofizioa nagusi, bigarren zatian
Basurdeak gosez atera ziren bi­garren zatian. Hamar minu­tutan bi entsegu egin zituzten, eta 0tik 12ra eraman zuten markagailua. Agerian geratu zen bizkaitarren ofizioa. Her­naniri kosta egin zitzaion erreak­zionatzea. Genuak mu­rriztu zuen aldea, zigor kolpe batekin. Eta bederatzi minu­tura entsaioa egin zuen Otxotorenak. Genuak ez zuen ordea gauzatu, eta atzetik segi zuten, puntu batera: 11-12.
Azken minutuan, Gernikak aukera aprobetxatu eta hi­ru­ga­rren entsaioa egin zuen. Her­nanik, denbora bukatua zela, zigor kolpearekin itxu­ratu zuen partidua, eta es­ku­ratu zuen bonusa: 14-19.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!