Herriz herri egindako bileretan, autobus zerbitzuetan herritarrek zituzten beharrak identifikatu ditu Diputazioak. Ekarpenak jaso, eta zerbitzu berria diseinatu du. 2015etik aurrera izango da martxan, eta eskualdeka azalduko dituzte aldaketa guztiak. Hernanin datorren asteazkenean egingo dute bilera, Biterin, 18:30etan.