Udazkenarekin batera Igande pasiboei su ekimena berreskuratu dute Goiz Argi tabernan. Izaki Gardenak taldeko Jon abeslaria entzuteko aukera izango da gaur, iluntzeko 19:30etatik aurrera. Azaldu dutenez, nahiz eta Jon bakarka etorri, taldeko abesti ezagunenak jo eta abestuko ditu gerturatzen diren guztien gozamenerako.