Gozatu ederra hartu zuten auzoko lagunekin!

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 19a

Aitzakia gutxi behar izaten dute Osiñagako bizilagunek elkartu eta ondo pasatzeko. Landa eremua izaki, izaera be­rezia du auzoak, eta el­kar­tzeko aukera ez dute nahi bezain bestetan izaten. Auzoko festak, irteerak eta urtean ze­har anto­latzen dituzten beste hainbat ekintza beraz, per­fek­tuak iza­ten dira juntatu eta elkarrekin une atseginak pa­satzeko.

Ume jolasak, atzo
Arriatsuko eskola izaten dute topaleku, eta atzokoan ume eta gaztetxoak izan ziren pro­tagonista. Arratsalderako pla­na antolatu zien auzo el­kar­teak. Lehendabizi, jokoak izan zituzten;  dibertsiorako tarte ederra. Eta ondoren, me­rien­da. Azken urteetan tra­di­zioa bi­hurtu den txokolate jatea egin zuten arratsaldea go­xatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!