Udazken kulturalaren barruan, auzoko festa antolatu dute gaur. 17:00etan hasita, bertako sagardoak dastatu eta gaztain erreak jateko aukera izango da. Produktuen azoka ere jarriko dute. Eta tortilla lehiaketa ere antolatu dute, animatzen diren guztientzat. Guztia auzoko frontoian.