Partidu gogorra Hernanik, ‘basurdeen’ bisitarekin

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 18a

Partidu polita bezain gogorra izango du Hernanik gaur, egoera zailari buelta ematen hasteko. Gernika hartuko dute Landaren, 17:00etan. Zale guztien bultzada beharko dute hirukoloreek, basurdeei aurre egiteko.
Oso indartsu hasi dute denboraldia gernikarrek. Aurre­neko lau partiduetatik, bi irabazi dituzte, erasoko bonusa eta guzti; eta beste bietatik, batean defentsako puntua lortu zuten.

Motibazioa eta zaleen babesa, irabazteko tresnak
Gogo haundiarekin iritsiko dira hernaniarrak partidura, oso garrantzitsua dela jakinda. Motibazio hori izango dute alde, Gernikari irabazteko, eta baita zaleen babesa ere. Dei egin diete hernaniarrei, beste behin animatzera hurbildu eta bultzada emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!