Portaera arazoak dituzten helduei nola aurre egin erakutsi nahi du Ongintzak. Lahar elkargoarekin batera, ikastaroa antolatu du. Azaroaren 5, 6 eta 7an izango da ikastaroa, hiru egunetan, 17:00etatik 20:00etara. Maitane Fernandino izango da hizlaria eta teoriaz gain, aurre egiteko teknika edo moduak erakutsiko ditu.
Jokaerak ulertzea, pausuetako bat
Ikastaroa helduen jokaera aldaketetan oinarrituko da, eta helburua izango da marko bat sortzea, aldaketa horiek ulertzeko. Azaldu dutenez, trastorno horiek arazoak ekarri ditzakete, eta horiei aurre nola egin erakutsiko dute.
Ikastaroan emango dute dementzien inguruko informazio guztia: definizioa, motak, sintomak, garapena.
Jokaera ezberdinak aztertuko dituzte ondoren: nondik datorren, inguruak duen eragina...
Trastorno hauek ekarri ditzaketen arazoak ere aztergai izango dituzte, hala nola, depresioak, agresibitatea, antsietatea... Hauen eragina aztertzea izango da helburuetako bat: arrazoiak zeintzuk izan daitezkeen jakin, eta era beran, nola saihestu edo murriztu.
20 plaza, debalde
Ikastaroa debalde antolatu dute, baina 20 plaza besterik ez daude. Beraz, jaso nahi dutenek izena lehenbailehen ematea komeni da. Horretarako: 943 55 78 54 edo Sandiusterriko bulegotik pasa.