Edorta Polorena Sagar Uztako argazki bildumarik onena

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 18a

Edorta Poloren argazki bilduma izan da Argazki Rallyko onena. Sagar Uzta jaian, Argazki Rallya antolatu zuen Sagardoetxeak eta atzo banatu zituzten sariak. Bigarren bildumarik onena, Imanol Man­terolarena izan da. Bertako produktuekin osatutako saski bana irabazi dute. Astiga­rragako baserrietako produktuak eta Sagardoetxeakoak daude.

HDR teknika
Poloren argazkiek zahar ikutua dutela esan daiteke. Berak azaldu zuenez, HDR teknika erabili ohi du: «Testura asko daude atzetik; asko gustatzen zait bizitasun hori ematea». Lehenengo aldia zen parte hartzen zuela. Bere esanetan, oso maila altua egon da: «Gainerakoen argazkiak asko gustatu zaizkit; ondo pentsatutako eta landutako argazkiak dira».
Sagardoetxeko arduradunek azaldu zuten, irabazleak aukeratzerakoan, kontuan hartu dutela bilduma osoaren uniformetasuna eta oreka. «Eta horrez gain, noski, festaren esentzia biltzea».

15 partehartzaile
Argazki Rallya zazpigarren urtez antolatu du Sagar­doetxeak eta aurten, 15 lagunek hartu dute parte. Orain, partehartzaile guztien argazkiak erakusketan jarriko dituzte. Kultur etxean egongo dira ikusgai, azaroaren 2ra arte. Ordutegia: astebarruan, 09:00-13:30 eta 16:00-20:00; larunba­tetan, 11:00-13:30 eta 16:00-19:30; eta igandetan, 11:00-13:30.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!