Udalaren proposamenak: merkataritza indartzeko plana eta moneta lokala

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 18a

Astigarragako merkataritza biziberritzeko asmoz, bilera batera deitu zituen Udalak Astigarragako merkatari eta ostalariak, pasa den astean. 25 merkatari inguru hurbildu ziren udaletxera eta Udalak aurkeztutako ideia eta proiektuak ezagutu eta eztabaidatu zituzten, etorkizunean elkarlanean garatzeko asmoarekin. Udalak hainbat proposamen egin zizkien eta horien artean aipatzekoak, bi: merkataritza plan bat osatzea eta moneta lokal bat sortzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!