Hainbat arrain hilda aurkitu zituzten ostegun goizean Galtzaur errekan. Bizilagunek jakinarazi zioten Udalari. Dirudienez, isurketa kimiko baten ondorioz hil dira animalia guztiak. URA da Astigarragako erreka eta ibaietan eskumena duen erakundea eta atzo bertan abiatu zuen ikerketa gertatutakoa argitu eta ardurak banatzeko. Udalak eskertu egin nahi du bizilagunen kolaborazioa, «denon ardura baita gure ibaiak zaintzea. Eta horrelako zerbait gertatuz gero, berehala pasa abisua», azaldu du.