Astelehenean izan zen bigarren eta azken saioa Breogan Fernandez eta beste lau gazteren aurkako epaiketan. Ondarroako herri harresian parte hartu zuten eta agintearen aurkako atentatua egitea leporatzen diete Ferndandezi eta beste hiruri, eta bina urteko espetxe zigorra eskatu. Bosgarren lagunari ordena publikoaren aurkako falta leporatzen diote.