Auzoko festa bihar, sagardo, gaztain eta azokarekin

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 18a

Udazken Kulturalaren ba­rruan, bihar egun haundia izango dute ereñotzuarrek. Auzoko festa antolatu dute, 17:00etatik aurrera, eta ziur, urtero bezala jende ugari ibiliko dela. Oraingoan ere ez dute hutsik egingo, sagardoak, gaztainek, azokak... patata tortilla lehiaketa ere antolatu dute.

Bertso afaria, Ur Mian
Bertso afari ederra ere antolatu dute azaroak 1ean. Txar­te­lak salgai daude, 25 euroan.


UDAZKEN KULTURALA

GAUR
10:00, Epeleko aterpean  ‘Burruntziak, uraren hegoak’ hitzaldia eta erakusketa, Iñaki Mezquitaren eskutik.

BIHAR
17:00, Auzoko festa frontoian: sagardo dastaketa, gaztain erreak, azoka, patata tortilla lehiaketa...

URRIAK 22, ASTEAZKENA
19:00, ‘Elikaduraren eragina osasunean’ hitzaldia, Idoia Larrañagarekin.

URRIAK 23, OSTEGUNA
19:30, Mundua bizikletaz Asian, Ainara Perez de Nanclares eta Koldo Zubizarretarekin.

URRIAK 24, OSTIRALA
22:00, Pelikula.

URRIAK 25, LARUNBATA
11:30, Florenzio Galdino umeentzako ikuskizuna frontoian.

URRIAK 29, ASTEAZKENA
19:30, ‘Ereñotzu inguruko historia, toponimia eta saroiak’ hitzaldia, Luis Mari Zalduarekin.

AZAROAK 1, LARUNBATA
20:30, Bertso afaria Ur-Mia elkartean Maialen Lujanbio eta Unai Agirre bertsolariekin. Txartelak salgai Ur-Mia elkartean eta Irrintzi tabernan 25 euroan.    

AZAROAK 8, LARUNBATA
Egunpasa Sarako kobazuloetara. Irteera 09:30etan Ereñotzuko autobus geltokitik. Txartelak Auzo Udalean salgai.

ERAKUSKETA:
Urriaren 20tik aurrera ‘Burruntziak, uraren hegoak’ Auzo etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!