2012an izan zen lehenengo aldiz gripearen aurkako txertoa hartzeko aukera Ereñotzun, Hernanira joan beharrik gabe. Auzo Udala, Osakidetza eta Hernaniko Anbulatorioko erizain taldearen elkarlanarekin jarri zen martxan. Iaz, zerbitzu bera eskaini zuten eta baita aurten ere. Asteartean izan zuten ereñotzuarrek txertoa hartzeko aukera Auzo Etxean eta 20 lagun azaldu ziren. Iaz, 14 pertsonak eman zuten izena. 65 urtekoei, gaixotasun kronikoak dituzten pertsonei eta haurdunei egin zitzaien deialdia bereziki.