«Mankomunitate izaera izan beharko luke Garapen Agentziak»

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 18a

Buruntzaldeako Garapen Agen­­­tziaren inguruko bi pren­tsaurreko izan dira azken egunetan. Bereziki Udalek emandakoari erantzunez, agerraldia egin zuen eskualdeko PSE-EE alderdiak asteazkenean Andoainen.
Prentsaurrean azaldu zutenez, Bilduk irabazi asmorik ga­beko elkarte bat sortu nahi du eta gerora aztertu zein figura juridiko izango duen: «ezin dugu proposamen hori onartu. Zein da presa? 8 hilabete barru hauteskundeak direla? Horregatik aztertu nahi al du izaera juridiko hori 8 hilabete barru?»

«Izaera partidistarik ez»
PSE-EEren esanetan, agentziak ezin du izaera partidistarik izan, eta horregatik proposatu dute Mankomunitate bat sortzea: «Idazkari eta diruzain karguek izaera publikoa izan beharko lukete, gardena. Bilduk proposa­tzen duena da ardura alderdi politiko jakinetako ziengotziak izatea, kontrolik gabe. Ez gatoz bat proposamenarekin, eta lana guztiok elkar hartua egin beharko genukeela uste dugu, egoera sozioekonomikoa hobetzeko». yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!