Neskek etxean jokatuko dute gaur gasteiztarren aurka

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 18a


Neskek ez dute nahi bezala hasi denboraldia Euskal Ligako bigarren mailan. Aurreko asteburuan jokatu zuten denboraldiko lehenengo partidua eta galdu egin zuten. Gaur, etxeko lehenengo neurketa izango da eta zaletuen babesarekin, estu hartuko dituzte aurkariak jokoan dauden bi puntuak eskuratzeko asmoz. Gasteiztarren aurka jokatuko dute, Electro Alavesa taldearen aurka. 16:00etan hasiko da partidua, kiroldegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!