Mundarrok, orain arte jokatutako lau partidutatik bi irabazi ditu eta bi horiek etxean jokatutakoak izan dira. Gaur jokatuko dute etxeko hirugarren partidua eta orain arteko boladari eustea izango da helburua. Hiru puntu eskuratuta, sailkapenean postu bat igotzeko aukera izango lukete, gutxienez.
Aurrez aurre, Lengokoak taldea izango dute astigartarrek. Donostiarrak hirugarren postuan daude, bi partidu irabazita eta bi berdinduta. Lehia estua izango da. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera jokatuko dute, Zarkumendegi zelaian.