Baikalao festa bihar, astea errematatzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 18a

Bakailao Asteak saltsa jarri du herrian. Ekitaldiz betetako astea izaten ari da, eta ja­rraitzaile sutsuak badira dagoeneko. Eguerdi eta arra­tsaldetako poteoan, asko ani­matu dira tabernaz taberna, pintxo lehiaketako bakailu mokaduak probatzera.
Astea aurrera dijoa, eta azkeneko egunarekin koin­tzi­ditu arazita, bihar antolatu dute festa nagusia. Eguerdira bitartean izango da saltsa.

Azoka eta ume jolasak, Atsegindegitik Urbietara
Bakailuarekin zerikusia du­ten produktuak erosteko au­ke­ra izango da bihar. Postuak Atsegindegi eta Urbieta bi­tartean jarriko dituzte,  10:00­etatik 14:00etara. Ume jolasak ere tarte horretan izango dira; Urbieta kalean jarriko dituzte, eguraldi onak lagunduta.

Lehiaketa eta gehiago, Bakailao festan
Eta eguneko ekitaldi nagusia, aurreko guztia borobilduko due­na, Bakailao Festa izango da.
Herritarrek bakailaoa pil-pilean egiteko duten trebe­ta­su­na erakusteko aukera izan­go dute, 11:00etatik 12:30­etara. Bikoteka hartuko dute parte, eta gehienez, 25 bikote izango dira. Sukaldean aritzeko izan­go di­tuzte: bi kilo bakailu, mahaia, egu­rrezko ohola eta man­tala. Gainerako osagaiak, sua, ka­zuela, etab. partehar­tzai­leek eraman behar dituzte.
Epaimahaia izango da eta hiru sari banatuko dituzte; jakinarazi dutenez, ira­baz­leek edo hauen ordezkariek bertan egon behar dute.
Baikailua dastatzeko au­kera ere, izango da. Lizartza Se­lekzioa Makailaoak en­pre­sak jarriko du. Pintxoak egin­go dituzte txapelketan parte hartutako kideek eta herriko hainbat elkartek: Etxe­berri, Gure Txo­ko, Sa­gastialde, San­ta Bar­ba­ra eta Xalapartak hain zuzen. Edana era izango da: Aka­rregi, Al­tzueta, Itxas-Buru, Ipa­­rra­girre, Larre-Gain, Olai­zola, Otsua Enea, Rufino eta Zelaiak jarriko dute sa­gardoa, eta ZERB 100% eus­kalduna den garagardoa ere izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!