Aurreko igandean, elkarteen arteko arrantza txapelketa jokatu zen Zumaian, Anade elkarteak antolatuta. Bertan izan zen Txantxangorri elkartea ere, eta pieza haundienaren saria jaso zuen Carlos Ramirezek: 872 gramoko burriota harrapatu zuen. Txapelketan, 10garren izan zen Ramirez, eta 48garren Santi Egibar.