Oraindik galdu gabe da Hernani, senior mailan: hiru partidutik, hiru irabazi ditu. Eta laugarrenaren bila joango da bihar Altzara. Cafes Aitona izango du aurkari, Askatuak bezala ezagunagoa, 12:00etan. Bi garaipenekin daude donostiarrak. Beraz, irabazteak ekarriko luke, tartea haunditzea sailkapenaren erdi partean dauden taldeekin. Bestalde, bigarren garaipena ere lortu nahi dute juniorrek, eta estreinako partiduak dituzte kadete eta infantilek.