Sailkapeneko goiko postuetan jarraitu nahi dute CD Hernaniko neska-mutilek. Emakumezkoen Euskal Ligan, laugarren daude hernaniarrak, eta partidu garrantzitsua dute gaur Beasainen, 15:30etan. Etxetik kanpo bikain hasi dute sasoia aurten, Berriotxoaren zelaian irabazita, eta hiru punturekin bueltatu nahiko dute aurten. Mutilak, berriz, hirugarren daude Ohorezko Erregional Mailan, eta Ligako azkena hartuko dute Zubipen: Hondarribiaren kontra, gaur 16:30etan. Ezustekorik ez dute nahi, bost partidutan puntu bakarra lortu duen talde batekin.