Aurreko igandean hasi zen Hernaniko Xake Txapelketa, Zumitza tabernan. Bederatzi partida jokatu ziren: Mansok eta Arrondok, tablak; Zigor 1-0 Pinilla; Fernando Esnaola 1-0 Arri; Corbella 0-1 Martiarena; Navascues 1-0 Udakiola; Lujanbio 0-1 Oxan; Erdozio 1-0 Berrotaran; Ekaitz 0-1 Altuna; Goikoetxea 1-0 Aiert Lareki. Mikel Zubiak, Ixidro Esnaolak, Josetxok, Kofik, Ferminek eta Danik atsedena eskatu zuten, eta puntu erdi jaso.
Bihar jokatuko da bigarren jardunaldia, 16:00etan Zumitza tabernan, eta elkarren kontra ariko dira, aurreko igandeko irabazleak: Pinilla-Erdozio; Oxan-Fernando Esnaola; Martiarena-Goikoetxea; Altuna-Navascues; Josetxo-Manso; Mikel Zubia-Kofi; Ixidro Esnaola-Fermin; Pablo Arrondo-Dani; Berrotaran-Zigor; Joxe Mari Arriaran-Lujanbio; Aiert Lareki-Jon Korbella; Udakiola-Ekaitz.