Beste lau partidu jokatuko dira gaur, Galarretako festibalean, 16:00etatik aurrera. Barrenetxea IV, Zeberio IIrekin ariko da, Etxeberria IV eta Etxeberria IIIren kontra. Zubirik, berriz, Juanenea izango du lagun, Segurola eta Olazarren kontra. Estelarrean, Uterga-Ion eta Matxin III-San Miguel ariko dira. Eta festibala ixteko: Otaegi-Agirrezabala, Ezkurra II-Aizpuru IIIren kontra.