Txolloak erosteko aukera ederra izango da gaur, Bigarren Eskuko Azokan. Eguraldi bikaina emana dago, eta asko dira, etxean dituzten produktuak salgai jartzera animatuko direnak: arropa, liburuak, diskak, etxerako tresnak... 10:30etatik 13:00etara, Urbieta kalean.