Alebinak eta infantilak, maila onean jarraitu nahian

Kronika - Erredakzioa 2014ko urriaren 18a

Hamabost partidu jokatuko dituzte pelotari hernaniarrek, asteburu honetan, Gipuzkoako txapelketan. Horietako hiru, Ereñotzun jokatuko dira gaur, 16:00etan; eta beste hiru, Hernanin bihar, 10:00etan.
Aurreko astean sartu ziren lehian, alebinak eta infantilak. Emaitza oso onak lortu zituzten, hamar partidutik zazpi irabazita. Maila hori mantendu nahi dute asteburu honetan, garaipenak pilatzen jarraitzeko.

Ojuel eta Lizeaga, semifinaletara bidean
Senior mailan, berriz, partidu garrantzitsua zuten atzo ilun­tzean, Azpeitian, Ojuelek eta Lizeagak. Irabaziz gero, txapelketako semifinaletan izango litzateke bikote hernaniarra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!