Euskadiko Openeko liderra da Aritz Urdanpilleta ereñotzuarra, proba bakarraren faltan. Hondarribian irabazi zuen aurreko asteburuan, 23 urtez azpikoetan. Hurrengo larunbatekoa du azken oztopoa, Opena irabazteko: Galdakaon.
Xabi Urdanpilleta, berriz, hirugarren izan zen Hondarribian, junior mailan. Bigarren postua du helburu Openean.